Hau ezustea, gaur goizekoa. Dena prest zegoen informatika gelara joateko. Eta asmoa ez zen makala: etxetik internetera sartzerik ez dutenek gaur ikusiko zuten gure blog hau.
Halere, dena alferrik izan da. Lehenengo saioan, arbelan, betiko moduan, blogaren inguruko azalpen tradizionala ikusi duzue. Bigarren saioan, halere, onena zetorren. Praktika. Informatika gelan, askatasun osoz, blog honetan sartu eta parte hartu. Nabigatu.
Hara iristean, ordea, askotan gertatzen dena. Internet ez zebilen. Hondatuta zegoen. Berriro. Kurtso hasiseratik hamaika alditan gertatu den bezalaxe.
Nik egia esateko, ez nekien oso ongi nondik jo. Zer egin. Aurreko aldien antzera informatika arduradunari eman diot honen berri. Eta horretaz gain, zer?
Ba, zuei pentsatzeko aukera eman dizuet. Besterik gabe. Asanbladan elkartu zarete eta, egoera aztertu ondoren, zuek bakarrik ondorio batzuetara iritsi zarete.
Ni aparte nengoen, nire mahaian, lanak prestatzen. Egia esateko, zuei kasu gehiegi egin gabe. Azken finean ni ez nengoen gonbidaturik zuen batzar horretara. Baina kanpotik ikusita zoragarria izan da.
Zergatik? Moderatzaileak bikaintasunez burutu du bere papera. Besteok txandaka eta lasaitasunez azaldu dituzue zuen iritziak, egitekoak. Denen artean arbelan testu bat idazten ikusi zaituztet. Atsegin handiz.
Beno, hemen duzue zuen eremu bat gertatutakoa azaltzeko eta zuen ideiak zabaltzeko, beti modu onean.
Bihar arte koadrila.
RAUL
LEHIAKETA: Ezetz asmatu non dauden leku hauek.
LAUGARREN ARGAZKIA
BOSTGARREN ARGAZKIA
SEIGARREN ARGAZKIA
ZAZPIGARREN ARGAZKIA

Internet inguruko iritziak hemen sartu behar dituzue. Eta, bide batez, ea ausartzen zareten argazkiekin.
Ongi izan
Niri arraroa iruditzen zait irakasleen gelan internet funzionatzea eta informatika gelan, berriz, ez.
Halaere oso ongi jakin izan dugu akordio batera iristen:
Bihar zuzendariarengana joateko asmotan gaude eta gertatu zaigunari buruz hitz egiteko.
Argazkiak hauek dira:1.Bilbo(Guggenheim)2.Gaztelugatxe 3.Donostia 4.Iruñea
kaiso RAUL nor gara.
etsekolan asko bidaltsen diguzu,eta jeniua lasaitu behar duzu.
JU luisen odona dago eta SER Izaskunen ondoan dago.
nortsuk gara, plastika jarri
agur