Gure Pinotxo dagoeneko denek ezagutzen duzue. Nolakoa izanen da? Erditze honen bidez jada gurasoak gara. Zaindu, orduan, gure umetxo hau. Maitasunez tratatu, oraindik txikia da eta.
Etxerakolana bidalita dago eta zure ekarpenak aurki hemen agertzea espero dut. Espazio daukazue idazteko nahi duzuena. Baloratu gure kurtsoa. Jada azken txanpan gaudenean, gure iritziak bildu behar ditugu hemen. Gustuko ditugun gauzak eta hain atseginak izan ez direnak, eta, baita ere, etorkizunerako proposamenak. Badakizue beti aukera izan duzuela zuen asmoak azaltzeko. Eta erabili ere, erabili izan duzue, ya lo kreo!
Hona hemen leku polit bat zure iritziak zabaltzeko, baina beti, hori bai, gizalegez. Heziketaz. Modu onean. Hori da jarrita dagoen baldintza bakarra. Besterik gabe. Hau, badakizue, ez da telebista.
Gure eguneroko bigarren orrialdea, jada, idatzita dago. Haizeak indarrez jotzen du eta aurrera goaz. Portzierto, gaur gelan egin duzuen lana primerakoa izan da. Seinaka burutu duzuen ahozko azalpenak bikain bat merezi du. Askotan harro sentitzen naiz zuetaz.
Ongi izan.
LEHIAKETA: Ea asmatzen duzuen nongoak diren datozen argazkiak. Animo!
LEHENENGO ARGAZKIA
BIGARREN ARGAZKIA
HIRUGARREN ARGAZKIA

Zazpiak eta hamar eta hemen jarraitzen dut, nire etxerakolanak egiten, hots, zuentzako saioak prestatzen. Eta auskalo zenbat falta zaidan.
Espero dut bihar ez entzutea inori nik bidalitakoazk kexatzen ze seguru guztiok jada dena egina izanen duzue eta patxadaz ibiliko zarete orain.
Onegia naiz zuekin. On puska bat.
Eskerrikasko Raul niere arro zentitzen naiz zutas baina oso gutzitan bates ere exkurtzioa egiten dugunean.A zu gepeto zara ez ni eta etxekolan asko bidali dusu broma zelaagur menur eta jan llogur.
Kaixo Mikel!
Atso informatika gelara joan ginen internet erabiltzeko asmoz baina ez zebilen, ez da lehenengo aldia izan, urtean zehar askotan gertatu zaigu.
Esan dizuguna kontuan hartuta internet dagoen arazoa konpondu ahal eskatu nahi dizugu. Konponbide bat daukazu arazoa konpontzeko?
Milesker zure arreta gatik, agur bero bat gure partetik.
Lehenengo argazkia:
Bardeak dira
Bigarren argazkia:
Nerbion ibaia
Hirugarren argazkia:
La concha ondartza