Beno, ikasle maiteak, lehenik eta behin, barkatu hemen idazten hainbeste berandutzeagatik. Badakizue nik, zuek ez bezala, lan handia dudala. Garrantzi handiko kontuak. Besteak beste “Da Vinci Code” liburuaren irakurketa ingelesez bukatu behar dut today zer bi sarrera oparitu dizkidate bihar arratsalderako. Agian gau osoa emanen dut orrialdeetan harrapatuta, lo ezinik. Orduan, bihar txantxa gutxi nirekin.
Argazkiei dagokienez, ba, zorionak. Zuen onenak eman dituzue eta ikerketa nahiko aurreraturik duzue. Hona hemen zuek asmatutako lekuak:
1. Londreseko Dorrea.
2. Big Ben
3. Hau ez zen beharrezkoa asmatzea.
4. Candem Market (honen berri Kristinak eman du eta benetan zaila zen).
5. ORAINDIK ASMATZEKE.
6. Roseta Harria.
7. British Museum.
Ikusten duzuenez, bakarrik bosgarrenari lekua bilatzea falta zaizue. Irudi bakar bat eta saria (bi ordu eskolatik kanpo) zuentzat izanen da. Begiratu interneten, inprimatu argazkia eta galdetu guraso zein ezagun guztiei, joan kaletik polizi moduan jendeari galdetuz: “Barkatu, errekonozitzen duzu leku hau?”.
Zuen ikerketak errazteagatik leku bereko beste irudi bat luzatuko dizuet. Ez zarete kexatuko!
Zorte on ikasle zintzoak (ia gehienak).
Bilaketak jarraitzen du. Pena bakarra zera da eskolako internet sareak oraindik hondaturik jarraitzea eta zuetako batzuek hau ikusteko oraindik aukerarik ez izatea.
(Dena den, nire ingelesa ulertzen ez baduzue ez dut uste txarra delako izanen denik. Halere, arrazoia duzue: txarra baino txarragoa da).
